Azaroan ekintza ugari izango dira Astigarragan. Batetik, musikak hartuko du garrantzia. Izan ere, hilaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikoen patroiaren eguna, alegia. Antolatu diren kontzertu guztiak doan izango dira. Bestalde, hilaren 25a Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da, eta honen inguruko hitzaldia eta mahaingurua egingo dira. Literatura eta zinea ere aukeran daude, haur eta helduentzat.
AZAROKO KULTUR AGENDA
Hilak 3: Ice Age I, haurrentzako pelikula, 17:00etan kultur etxean.
Hilak 8: Ipuin ordua, Lur Korta kontalariaren eskutik. 17:45etan 3-5 urte bitarteko haurrentzat, eta 18:15etan 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Biak, kultur etxean.
Hilak 9: Los Ojos de la Guerra dokumentalaren proiekzioa 19:00etan kultur etxean, doan. Ondoren, solasaldia, Mikel Aiestaran eta Carlos Zurutuza gerra berriemaileekin.
Hilak 11: Kirkit Ensembleren emanaldia, 18:30etan elizan. ‘A capella’ abesten duten 5 emakumek osatutako taldea.
Hiak 17: Pinotxo, haurrentzako pelikula, 17:00etan kultur etxean
Hilak 19: Litertaur solasaldia 19:30etan udal liburutegian, Flores en las grietas liburuaren inguruan.
Hilak 22: Musikalean. Kalejira 18:30etan, Norberto Almandoz musika eskolako ikasleekin. 19:00etan emanaldia, pilotalekuko kioskoan.
Hilak 24: Aiztondo abesbatzaren emanaldia, 19:30etan elizan. Filmeetako musikan oinarritutako piezak kantatuko dituzte.
Hilak 23: Genero indarkeriaren inguruko hitzaldia gazteentzat, 18:00etan Gaztelekuan.
Hilak 25: Txirriskla txistulari taldearen emanaldia, 13:00etan J. Barandiaran plazan, Astigarragako dantzarien omenez.
Hilak 25: Elurrezko panpina txotxongilo emanaldia, 17:30etan kultur etxean, Enkarni Genua eta Manolo Gomezen eskutik.
Hilak 27: Mahaingurua, 19:00etan udaletxean, Vanina Vazquez Equala aholkularitzako psikologoak moderatuta. Bi lan ere aurkeztuko dira: emakumeen kontrako indarkeriaren udal protokoloa, eta ikastolan koedukazioaren inguruko diagnostikoaren barruan egindako lana.