Gaur emango zaio hasiera Goizuetako azaro kulturalari. Jubilatuen asteburua izango da hau, eta datozen asteetan, adin guztietako jendearentzat hainbat ekitaldi izango dira. Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera, jubilatuen mus eta truk txapelketak izango dira, Umore Ona elkartean. Bihar berriz, jubilatuen eguna ospatuko da. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da. Eguerdiko 12:00etan pelota partidak jokatuko dira, eta ondoren, bazkaria antolatu dute. Segidan, bertsolariak izango dira, eta horrez gain, 1962ko antzerkian parte hartu zutenak omenduko dituzte. Datorren astetik aurrera berriz, adin guztietako jendearentzako beste hainbat jolas eta emanaldi izango dira.
‘Goizuetako txondargileak’
DVDaren aurkezpena
Datorren asteartean, arratsaldeko 19:30etan, Goizuetako txondargileak DVDa ikusteko aukera izango da, eskolako jangelan. Txondorra egin zuten Goizuetan lehengo urtean, Andoni Etxenikeren laguntzarekin. Felix Loiartek prozesu osoa grabatu zuen, eta orduko irudiak jaso ditu DVD honetan.
Goizuetarrak protagonista
Hurrengo egunetarako antolatutako ekitaldietan ere, goizuetarrak izango dira protagonista.
Hilaren 10ean, haurrentzako ginkana eta berendua izango dira, 17:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etan berriz, Goizutarrak kontu kontari DVDa jarriko dute eskolako jangelan.
Azaroak 16an, Hego Amerikako argazki emanaldia eskainiko du Unai Bakerok, 19:00etan ganbaran. Hilaren 17a Umore Ona elkartearen eguna izango da, eta elkarteko beheko solairua inauguratuko dute. Azaroaren 23an bertso musikatuak jarriko dituzte Estangak eta Luzek, 19:30etan ganbaran.
Azkenik, azaro kulturalari amaiera emateko, feri eguna egingo da hileko azken larunbatean, 24ean.
Goizuetako azaro kulturala
Gaur: Jubilatuen mus eta truk txapelketa, 17:00etan Umore Ona elkartean.
Bihar: Jubilatuen eguna.
-11:00etan meza nagusia.
-12:00etan pelota partiduak.
-Jarraian, bazkaria, bertsoak
eta 62ko antzerkiko partaideei
omenaldia.
Hilak 9: Goizuetako txondargileak DVDaren emanaldia, 19:30etan eskolako jangelan.
Hilak 10: umeentzako ginkana eta berendua, 17:00etan, eta Goizutarrak kontu kontari DVDaren emanaldia 19:00etan.
Hilak 16: Hego Amerikako argazki emanaldia, 19:00etan ganbaran.
Hilak 17: Umore Ona elkartearen eguna.
Hilak 23: bertso musikatuak Estanga eta Luzeren eskutik, 19:30etan ganbaran.
Hilak 24: feri eguna.