San Joan Konpartsak bilera antolatu du ostiralean, 19:00etan Biterin, Santo Tomas jaietan (abenduak 15) eta Inauterietan parte hartu nahi dutenentzat. Bestalde, jakinarazi du, 2011-2012ko Kantaitako eta konpartsako argazkiak ikusgai daudela Etxarri argazki dendan (Urbieta kalea). Azaroa osoan egongo dira ikusgai eta parte hartu zutenei dei egiten diete ikustera joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!