Ixidro eta Corral nagusi direla, laugarren jardunaldiko partidak bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 3a, 01:00

Ekuadorra pasa du Hernaniko Xake Txapelketak, eta momentuz Ixidro eta Corral dira nagusi, jokatutako hiru partidak irabazita. Hain justu, bihar jokatuko dute elkarren kontra bi liderrek. Navascues eta Andreas ere elkarren kontra ariko dira, hirugarren eta laugarrenak. Guztira 11 partida jokatuko dira bihar, 16:00etatik aurrera, Zumitza tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!