Endika-Aizpuru III eta Ezkurra II-Olazar, Promozio Txapelketako txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 3a, 01:00

Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da Galarretan, Promozio Txapelketako finala. Asteartean aukeratu zuten materiala 2 bikoteek; bote baju edo ertaineko pelotak, denak.

Oriamendiko Promozio Txapelketako 2garren edizioko txapela izango da gaur jo­koan, Galarretan jokatuko den finalean. Endika eta Aiz­puru IIIa, Ezkurra II eta Ola­za­rren aurka arituko dira, a­rra­tsal­deko 16:00etatik au­rrera. Guztira 4 partidu jokatuko dira gaur Galarretan, eta Promozio Txapelketako finala 2garrena izango da. Gainontzeko partiduak: Urru­tia II-Zubi­ri /Ma­txin VI-Labaka; Urriza-San Mi­guel/Uterga-Juaristi-Ion; eta Oñatz-Zubizarre­ta/Etxabe II-Agirrezabala.


Bote txikiko pelotak
Asteartean egin zuten 2 bikoteek material aukeraketa. Endika eta Aizpuru IIIak ez diote garrantzia haundirik ematen aukeraketari, baina Ezkurra II eta Olazarrek bai. Azkenean, antzeko pelotak aukeratu zituzten lauek: bote baju edo ertainekoak, sakea ondo kontrolatzeko.


Lehia paretsua
Finala jokatuko duten 2 bikoteak bikain aritu dira txapelketa osoan zehar. Ezkurra II eta Olazar final zortzirenetan sartu ziren txapelketan, eta hiru arerio kanporatu behar izan dituzte, finalera iristeko. Endika eta Aizpuru IIIak be­rriz, finalaurdenetan hasi zuten Txa­pelketa, eta bi partidu irabazi dituzte finalera iristeko. Bi kasuetan, aurrelariak ibili dira bereziki ondo, eta gaurko partidua parekatua izatea espero da. Irabazleek, lehengo urteko txapeldunak ordezkatuko dituzte, Matxin VI eta Agirrezabala, alegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!