Donostiako Koldo Mitxelenan gaur, eta Hernaniko Biteri kultur etxean ostiralean, Hernani’n Musik egitasmoaren barruan. Satxa Soriazu & Jorge Abadias Jazz Quartet taldearen Zuri diska ezagutzeko aukera izango da. Satxa Soriazu pianojole hernaniarrak eta Jorge Abadias gitarristak Zuri, beraien lehenengo lan diskografikoa aurkeztuko dute jazz laukotearen formatoan. Aritz Luzuriagak (kontrabaxua) eta Borja Berruetak (bateria) osatzen dute laukotea.
Emanaldia 20:00etan izango da Biterin eta sarrerak gaur jarriko dira salgai, Biterin bertan, 7 euroan.