Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zine emanaldia izango da asteburuan Biterin. Publiko guztiarentzat Bypass pelikula izango da ikusgai. Euskal zineaz gozatzeko aukera izango da Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren komedia erromantiko honekin. Gaur, 19:30etan eta 22:30etan emango dute; bihar, berriz, 19:30etan. Bestalde, zazpi urtetik beherakoentzat Jacobo lobo pelikula izango da ikusgai, gaur eta bihar, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!