«Oso balorazio positiboa egin dugu parte hartzea oso haundia izan baita»

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 3a, 01:00

Hernani Wukrorekin GKE-k eskerrak ematen dizkie Elkartasun Jardunaldietan parte hartu eta lagundu zuten herritar guztiei.

Urriaren 3tik 7ra, Wukro herriaren aldeko Elkartasun Jardunaldiak izan ziren Her­nanin, Hernani Wukro­re­kin GKE-k (ONG) antola­tuta. Erakundeak oso balora­zio po­sitiboa egin du jardu­nal­dien inguruan. Hala azaldu du Kronikara bidalitako pren­­tsa oharrean: «Oso balo­­-r­a­zio baikorra egin dugu aur­tengo jardunaldien ingu­ru­an, parte hartzea oso haun­dia izan baita, eta her­na­niarrek elkartasuna adie­ra­­zi dutelako berriz ere, beharra duten herrialde txiroekin».

Eskerrak denei 
Azpimarratu dute jardu­nal­dietan hainbat eta hain­bat he­rritarrek lagundu eta parte har­tu zutela eta eske­rrak eman nahi dizkie guz­tiei: «Berriak elkarteari, Kan­tuz eta Ozenki abesbatzei, sagardogi­leei, okindegiei, ardo banatzai­leei, Hernani­ko Olinpiadei, Bertso esko­lari , kontzertuan parte hartu zuten musikari guztiei, Txan­txangorri elkar­tea­ri, hitzaldian Biteriko areto na­gusia bete zuten guztiei, elkartasun bazkarira etorri­tako guztiei eta urriak 6ko jaialdian Tilosetara hurbildu ziren guzti-guztiei. Horrez gain, ezin ditugu aipatu gabe utzi Wukroko haurren pro­gramarako diru-laguntza eman duten guztiak; kami­xe­tak, katalogoak, argazkiak eta abarrak erosiz, eta bo­ronda­tezko diru-laguntza eman du­ten guztiak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!