50 urte beteta, Urumea ikastolan ibilitako garaiak gogoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 2a, 01:00

1962 urtean jaio (batzuk 1961ean) eta Urumea ikastolan ibili ziren ikasle ohiak elkartu eta bazkaria egin zuten Fagollaga jate­txean urriaren 6an. Aurten 50 urte bete dituzte edo beteko dituzte eta hori horrela, elkartzea erabaki zuten lehenengo aldiz. Kronikari azaldu diotenez, oso giro polita izan zuten, par ugari eginez. Garai hartako kantak, argazkiak eta beste hainbat kontu atera zituzten. Malko batzuk ere izan ziren tartean, joan direnak gogoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!