Belokira joateko izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko azaroaren 2a

Gaztetxoentzako Belokira (1.271 m) irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, azaroaren 11n eta izen ematea zabalik dago. Izena, astelehen, ostegun edo ostiraletan eman daiteke elkartean bertan (Iturregi plaza z/g) 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko azken eguna datorren ostirala da. Prezioak: 2 euro gaztetxoentzat eta 6 euro helduentzat. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!