Herritar ugari gerturatu zen atzo hilerrira, lore eskaintza egitera

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 2a, 01:00

Santu Guztien Eguna izan zen atzo eta ohi bezala, hildako senide eta lagunak gogoan, herritar ugari gerturatu zen hilerrira lore eskaintza egitera. Batez ere, goiz eta eguerdi partean izan zen mugimendua, ondoren eguraldia kaxkartu egin bai­tzen. Lore mota ezberdinez jantzita geratu zen hilerria: larrosak, krabelinak, gladioloak... ikusi zitezkeen. Gaur, berriz, Arimen Eguna da eta bi meza izango dira: 09:00etan Agustinda­rretan, eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!