Tasak eta zergak orokorrean %2,4 igoko ditu Udalak, KPIaren azpitik

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 2a, 01:00

Plenoa izan zen astartean eta bertan 2013ko Ordenan­tza Fiskalak onartu ziren. Hori horrela, onartu da datorren urteko tasak eta zergak orokorrean %2,4 igotzea, nahiz eta salbuespen batzuk izan. Aitor Miner zinego­tziak azaldutakoaren arabera, KPI (IPC)aren azpitik igotzea erabaki dute. «KPIa %3,5 inguruan dago orain. Aurreikuspenen arabera jai­tsi egingo da, baina 2,4 baino gehiago izango da. Beraz, KPIa baino gutxiago igoko du­gu, hainbat salbuespen tar­teko. Hel­burua da ekitatea eta progresibitatea lor­tzea; gehien du­te­nek gehiago aportatzea».
Ordenantza Fiskalak Go­bernu Taldearen botoekin onartu ziren. EAJ-PNVk eta Hamaikabatek kontra bozkatu zuten. PSE-EE abstenitu egin zen: «Sozialistok egoera normal batean onartu egingo genuen igoera hori, baina krisi egoeran tasak eta zergak konjelatzearen alde gaude», azaldu zuen Estefania Morcillok.

Hainbat salbuespen eta aldaketa
Hainbat salbuespen eta aldaketa izango dira. Esaterako, Ondasun Higiezinen Gaine­ko Zergan, etxe hutsen kasu­an, %50eko errekargua izango da. «Helburua da etxe horiek alokairuzko merkatura ateratzea», dio Minerrek.  
Ekonomi Jardueren Gaine­ko Zergari dagokionean, orain arte 2 milioi eurotik gora fakturatu izan duten enpresei aplikatu izan zaie zerga, baina datorren urtetik aurrera, milioi 1 euro­tik gorakoei aplikatuko zaie. Foru Aldundiaren arau­di aldaketari jarraituz hartu da era­bakia.  Udalak, milioi 1 eta 2 mi­lioi euro artean fakturatzen duten enpresentzat bonifikazio bat jarri du, enplegua sustatzeko.
Ibilgailuetan, berriz, ko­txe txiki, moto txiki, kamioi eta traktoreetan mantendu egin dira zergak.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergan, berriz, aldaketak izango dira. Komer­tzio txikiak berritzeko   obretan ez da karga motarik izango, eta %2koa izango da igoera Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren barruan egindako obretan.
Etxe edo lokal bat saltzean plus­­balia bat ordaintzen da, hau da, Hirilurren Balioaren Gehikun­tzaren Gaineko Zer­ga, eta orain arte kasu guztietan %6ko zerga izan da. Datorren urtean berriz, zerga igo egingo da %7-10 bitartean. Esaterako, bost urteko epean saltzen dutenei %10eko igoera aplikatuko zaie. Udalaren helburua da espekulazioa saihestea.
Aipatzekoa da, baita ere, Obrak egiteko Lizentziei dagokienean, kasu batean izango den aldaketa. 100.000 eurotik gorako aurrekontua duten obretako lizentzietan bikoiztu egingo da tasa.

Hondakin boluminosoak biltzeagatik ez da
ordainduko

Hondakinen Bilketari dagoki­on tasa ere, orokorrean bezala, %2,4 igoko da, baina alda­ke­ta nagusi bat izango da. Hon­da­kin boluminosoak bil­tzea­gatik orain 12 euro kobratzen ditu Udalak eta datorren ur­tetik aurrera ez da ordaindu beharko. Bilketa hilabetean behin izango da, baina dohainik.

Kontadore partikularra edo orokorra dutenek berdina ordainduko dute uragatik
Orain, herritarrek kopuru ez­berdina ordaintzen dute etxeko ura, kontadore partikularra izan edo kontadore orokorra. Kontadore partikularra dutenei kalibrearen arabera aplikatzen zaie tarifa. Udalak erabaki du bi kasuetan tarifa bera ezartzea: 12,50 euro. «Udalak diru kopuru bera bilduko du. Asmoa ez da diru gehiago biltzea, baizik herritarrek zerbitzu beragatik berdina ordaintzea». Familia bakarreko etxebizi­tzei, kalibrearen araberako tarifa aplikatuko zaie, orain arte bezala.
Bestalde, Kontadore partikularrak Udalak jartzen ditu, doan, kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz.

Taxi tarifak ere onartuta
Datorren urteko taxi zerbi­tzuen tarifak ere onartu ziren Plenoan, aho batez. AGITAX elkarteak proposatutako %1,9ko igoera onartu zen, Bu­runtzaldeko Ta­xi­en Ba­tzor­deak onartu bezala.
Horrez gain, onartu ziren, asteroko feriaren eta hilerriaren araudiak aldatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!