Hernaniko musikariak bihar Dokan, Xabier San Sebastianekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 1a, 01:00

Erraiak izeneko diskoa kaleratu berri du Xabier San Sebastian musikariak eta bihar aurkezpen kontzertua eskainiko du Donostiako Doka aretoan. Grabazioan, Hernaniko txalapar­ta­riek hartu dute parte, besteak beste, Lara Mitxelena, Ixiar Jauregi eta Ander Barrenetxeak, eta bertan izango dira Mitxelena eta Jauregi. Txala­par­tariez gain, Satxa Soriazu piano-jole hernaniarra Xabier San Sebastian Band-eko kidea da. Larunbatean Baionan izango dira eta bertan Barrenetxeak eta Jauregik joko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!