Hernaniarrek hiru partidu garrantzitsu jokatuko dituzte gaur Kiroldegian, 10:00etatik aurrera. Alde batetik, Ioritz Berasarte infantilak azken fasea jokatzeko gaur irabazi beharra dauka Zestoaren aurka. Baita Ander Lazkano infantilak ere Urnietaren aurka. Finalerdietara pasatzeko, berriz, Pagola eta Urruzola kadeteek estu hartu beharko dute Alde Zaharreko bikotea. Gainerako partiduak: infantiletan, Eñaut Gorostidi/Añorga (Hernani, 10:00); eta Garikoitz Arizmendi/Añorga (Hernani, 10:00); kadeteetan, Aurrera Saiaz/Loiarte-Rodriguez (Bidegoien, 19:30); eta seniorretan, Oiaga-Gorrotxategi/Ilunpe (Hernani, 10:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!