Udal Liburutegian aukera dago liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan eramateko. Momentuz, bi irakurgailu jarri dituzte maileguan eramateko moduan. Bertan, liburuak euskeraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez daude. Denak, salbuespenak salbu, autore klasikoak dira, hau da, DRM edo eskubide digitalen epea bukatua duten liburuak. Horiez gain, iPad bat eta beste irakurgailu bat ere badaude liburutegian, baina horiek ez dituzte maileguan emango.
Hainbat baldintza
Irakurgailuak maileguan hartzeko hainbat baldintza bete behar dira: Liburutegiko txartela izateaz gain, Nortasun Agiria erakutsi behar da; mailegu epea 21 egunekoa izango da; eta Liburutegian bertan Erabilera baldintzak azaltzen dituen dokumentua bete eta sinatu beharko da.
Informazio gehiago, Liburutegian eta www.hernaniliburutegia.net.