Sagar dastaketa eta sagar muztioa egiteko aukera, zubian

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 1a, 01:00

Eskaintza gaurtik igandera bitarte izango da. Gaur eta igandean, goizez egongo da zabalik; bihar eta larunbatean, goiz eta arratsalde.

Azaroko zubi hau aprobe­txatzeko, Astigarragako Sa­gar­­doetxeak hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, sagar barietate ezberdinen dastaketa antolatu du. Eta bestetik, sagar muztioaren elaborazioan parte hartzeko aukera eskainiko die bisitari guztiei. Sagar muztioa prozesu tradizionalari jarraituz egingo da: lehendabizi kizkiarekin sagarrak lurretik jaso­tzen dira. Sagarrak bildutakoan, sagarrak pisoiekin zanpatzen dira. Gero, pren­tsatik pasa eta zukua atera ostean, lortutako muztioa probatzeko aukera dago.

Adina eta kopuruaren arabera, prezio ezberdinak
Gaurtik igandera bitarte izango da eskaintza. Ordute­gia, honakoa: gaur eta igandean, 11:00etatik 13:00etara; bihar eta larunbatean, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Prezioak desberdinak izango dira adinaren eta jende kopuruaren arabera. Helduak: banaka, 4 euro; taldean, 3,50 euro. Haurrak: 11-18 urtekoek 2 euro; 10 urtetik beherakoek doahainik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!