Antzeko pelotak, ez oso biziak, aukeratu dituzte finalistek

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 1a, 01:00

Larunbatean jokatuko dute Promozio Txapelketako finala Endika-Aizpuru III eta Ezkurra II-Olazarrek. Atzo aukeratu zuten materiala.

Endika-Aizpuru IIIak eta Ezkurra II-Olazarrek 20 mi­nutu baino gutxiago behar izan zituzten atzo finalerako materiala aukeratzen. Larun­batean aurrez aurre izango dira Promozio Txapelketako finalean eta bi bikoteek an-tzeko ezaugarriak dituzten pelotak aukeratu zituzten: ez oso biziak. Endikak eta Aizpuru IIIak 133, 130, 129 eta 126 gra­motako pelotak aukeratu zituzten. Pelota bat gainerakoak baino biziagoa aukeratu zuten, «Patxik ondo kontrolatzen baititu ibiltzen ez diren pelotak», azaldu zuen Endikak. Dena dela, pelota aukeraketari ez dio garran­tzia haundirik ematen Sal­diaseko aurrelariak. Ezkurra IIak eta Ola­zarrek, berriz, 132, 131, 129 eta 127 gramotako pelotak aukeratu zituzten. «Sakean min egiteko pelotak aukeratu ditugu», azaldu zuen Olazarrek. 

Endika Barrenetxeak partidua, gaur
Ostegunero bezala, gaur erremonte jaialdia izango da Galarretan 16:00etatik aurrera. Besteak beste, Endika Ba­rre­­ne­txea erremontista hernaniarrak Juaristirekin batera, Urtasun eta Etxe­berria IIIaren aurka jokatuko du. Urtasun gaur itzuliko da 6 hi­labetez lesionatuta egon ostean. Estelarrean, berriz, Ez­kurra-Aizpurua II eta Ze­berio II-Lizaso neurtuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!