Ikastaroa datorren astean, menpekotasuna duten adinekoak nola zaindu ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 1a, 01:00

Astelehenetik ostiralera, bi orduko bost saio izango dira 15:00etatik 17:00etara. Zaintzaileentzat oinarrizko ikastaroa da. Interesatuek Ongintzan eman behar dute izena.

Urtero bezala, Hernaniko Ongintza Patronatuak ikastaroa antolatu du menpekotasuna duten adinekoak zaintzen dituztenentzat. Matia-Innova Fundazioarekin batera antolatu du zaintzaileentzako oinarrizko ikastaro hau eta helburua da, «zaintzaileek ahalik eta arreta onena emateko gaitasuna lortzea». Ikastaroa datorren astelehenetik ostiralera izango da. Bi orduko bost saio izango dira, 15:00etatik 17:00etara. Saio bakoitzak zaintzari buruzko alderdi bat landuko du: Osasuna; Laguntza produktuak; Legea eta etika; Babes baliabideak; eta Babes psikologikoa. Interesatuek Ongintzan eman behar dute izena: 943 55 78 54.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!