Krabelin, gladiolo, larrosa... mota guztietako lorez beteko da hilerria gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 1a, 01:00

Loreak erosteko aukera ugari izango da gaur Hernanin. Plazan postuak jarriko dituzte eta loradendak ere zabalik izango dira. Hildakoen omenez, lau meza eskainiko dira gaur.

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna da gaur eta herritar ugari izango dira hilerrira joango direnak hildako senide eta lagunei lore eskaintza egitera. Hori horrela, loreak erosteko aukera ugari izango da gaur Hernanin. Ohi bezala, Plazan postuak jarriko dituzte eta loradendak ere zabalik izango dira. Motak ere ugari: krabelinak, gladioloak, krisantelmoak, margaritak, larrosak... Saltzaileek Kronikari azaldu diotenez, «ez da lore mota bat bereziki nabarmentzen; denetik saltzen da». Zen­troak, lore sortak edo solteak erosi, lekuaren arabera izaten omen da: «panteoiak di­tuztenek nahiago izaten dute zentroa erosi eta nitxoetarako lore sortak edo solteak».

Lau meza gaur eta bihar bi, Arimen Egunean
Hildakoen omenez, lau meza izango dira gaur: Agus­tin­darretan 09:00etan izango da, Ereñotzuko San Antonio elizan 10:00etan, Floridako San Jose Langilea Parrokian 11:00etan, eta San Joan Ba­taiatzailea Parrokian 12:00e­tan. Bihar, berriz, Arimen Egunean, bi meza izango dira: 09:00etan Agustinda­rretan, eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!