Urkizuk txapela, Tomas Ezkurra Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 31a, 01:00

Iñigo Urkizu pelotari hernaniarrak (argazkian, eskuinean) Tomas Ezkurra Tor­neoa irabazi du Urretxuko Alber­di lehengusuarekin. Urkizuk eta Alberdik 22-3 irabazi zieten finala Oroz eta Aldunzin nafarrei. Par­tidu erosoa izan zen bikote gipuzkoarrarentzat. Alberdik pe­loteoa dominatu zuen eta aurrelari hernaniarrak ederki aprobe­txatu zuen errematatzeko eta tantoak egiteko. Finalera iristeko, 22-4 irabazi zieten Larra­ña­ga eta Agirre arabarrei eta 22-21 Labaka eta Erasun gipuzkoarrei. Azken hau, pelotari hernaniarrek denboraldi honetan lortu duten zazpigarren txapela da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!