Rufinokoa sagardorik onena, Txantxangorri eta Kale Txikiko txapelketetan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 31a, 01:00

Hernaniko Rufino sagardotegiak bi txapelketa irabazi ditu aurten. Ekainean, Andoainen ospatzen diren Kale Txikiko jaietan, XIXgarren Sagardo Txapelketa irabazi zuen eta irailean, Hernaniko Txantxan­gorri elkarteko XXIXgarren Sagardo Lehiaketa. Bigarren postuan Petritegi geratu zen, atzetik Gurutzeta eta ondoren Irigoien. Gipuzkoako 15 sagardotegik hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!