Nerabeak dituzten gurasoentzat ikastaroa, azaroa eta abenduan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 31a, 01:00

Ikastaroaren helburua da gurasoei baliabideak eskaintzea seme-alaben heziketan parte hartzeko. Izen ematea zabalik dago.

Ongintzak ikastaroa an­tolatu du 12-18 urte bitarteko nerabeak dituzten gurasoei zuzenduta. Lahar Elkargoak emango du ikastaroa. Hel­burua da nerabeen ongizatea eta garapena bultzatzea eta gurasoei baliabideak eskain­tzea seme-alaben heziketan parte hartzeko. Lehenengo saioa azaroaren 8an izango da. Gainera­koak, 15, 22, 28 eta abenduaren 13an izango dira. Saio guztiak Biterin izango dira 16:00etatik 17:30etara. Parte har­tzeko izena eman behar da eta 20-25 pertsonako taldea osatu arte izango da aukera. Horretarako: 943 55 78 54.

Gai ezberdinak
Gai ezberdinak landuko di­tuz­te: gizarte aldaketak eta gu­rasoak gaur; gurasoen ja­rre­ra nerabezaroan; drogak, bullying-a; internet...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!