Mendizale Astea, Kulturarteko Azoka eta Antzerki Zikloa, azaroko berezitasunak

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 31a, 01:00

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna dela eta, hainbat kontzertu ere eskainiko dituzte herriko musikariek. Bestalde, ardo dastaketa ikastaroa izango da datorren asteartean.

Azaroa kultur ekintzaz betea dator. Eta ekintza horien artean aipatzekoak dira Mendiz Mendik antolatu ohi duen Mendizale Astea, Nabarrherrik antolatutako Kulturarteko Azoka eta hain arrakastatsua den Antzerki Zikloa. Horrez gain, azaroaren 22an Santa Zezilia eguna izango da, hau da, musikarien zaindariaren eguna eta herriko musikariek kontzertu ezberdinak eskainiko dituzte egunaren bueltan. Dena dela, datorren astean bertan izango da zertaz gozatu. Esaterako, AEK euskaltegiak ardo dastaketa ikastaroa antolatu du asteartean eta ostiralean, Satxa Soriazuk eta Jorge Abadiasek Zuri diska aurkeztuko dute. Horrez gain, Ereñotzuko Udazken kulturalaren barruan, Bertso­lari filmaren emanaldia izango da, besteak beste. Kalez Kale Kantarik eta Erromeriak ere ez dute hutsik egingo. Eta hilabetero bezala, Bi­garren Eskuko Azoka, Ipuin kontaketa, Literatur Sola­sal­diak, erakusketak, Gazte Txokoa... ere izango dira.

Azaroko kultur agenda

Azaroak 6, Zilegi Eskola: ardo
dastaketa ikastaroa. Biterin, 09:15etan. Antolatzailea: AEK. Hizkuntza: euskara.
Azaroak 10, Kalez Kale Kantari Plaza Berritik abiatuta, 12:00etan.
Azaroak 10, Erromeria 18:30etatik 20:30etara. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
Azaroak 17, Santa Zezilia kontzertua. Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak eta Metal boskotea. Sandiusterrin, 19:00etan.
Azaroak 18, Santa Zezilia kontzertua Hernaniko Musika Bandarekin. Udaletxeko arkupetan, 13:00etan.
Azaroak 19-25, Mendizale Astea Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta.
Azaroak 22, Santa Zezilia eguneko kontzertua Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen eskutik. Lehenengo emanaldia: Gudarien plazan, 18:00etan. Bigarren emanaldia: Sandiusterrin, 19:00etan.
Azaroak 22-24, Kulturarteko Azoka. Antolatzailea: Nabarrherri.
Azaroak 24, Bigarren Eskuko Azoka, Atsegindegi plazan.
Azaroak 27, Ipuin kontaketa Lur Kortarekin. Udal Liburutegian 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).


ANTZERKI ZIKLOA
Azaroak 27, ‘André & Dorine’. Kulunka teatroa.
Azaroak 28, ‘Zu ere On Kixote?’. Agerre teatroa. Euskeraz.
Azaroak 29, ‘Dialogos con mi barriga’. Javier Merino. Gaztelaniaz.
* Biterin izango dira ikusgai 20:00etan. Sarrerak salgai, azaroaren 19tik aurrera.


HERNANI’N MUSIK
Azaroak 9, Satxa Soriazu eta Jorge Abadias Jazz Quartet. ‘Zuri’ diskoaren aurkezpena Biterin, 20:00etan.
* Sarrerak salgai azaroaren 5etik aurrera.
Urriak 16, Liburua: ‘Ez obeditu inori’, Mikel Peruarenarena. Dinamizatzailea: Ane Mayoz (euskeraz). Liburutegian 19:30etan.


LITERATUR SOLASALDIAK
Azaroak 14, ‘Tierra desacostumbrada’. Jhumpa Lahiri. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho (gaztelaniaz). Udal Liburutegian 19:30etan.
Azaroak 20, ‘110. street-eko
geltokia’. Iñaki Zabaleta. Dinamizatzailea: Ane Mayoz (euskeraz). Udal Liburutegian 19:30etan.


ERAKUSKETAK
Azaroak 9 arte, Intsektuen makroargazkiak. Egilea: Antonio Valencia. Biterin, 18:00-20:00.
Azaroak 14-28, Muralak. Egilea: Adaniel Martinez. Biterin, 18:00-20:00.
Azaroak 19-24, Argazkiak: Hernaniko ibilbide sarea. Biterin, 18:00-20:00. 


GAZTE TXOKOA
Azaroak 2, Ping-pong Txapelketa.
Azaroak 3, Sukaldaritza tailerra: trufak.
Azaroak 4, 9, 17 eta 23, Topagunea.
Azaroak 6, 15, 20 eta 29, Play Station.
Azaroak 7-8, Fletxa konponketa.
Azaroak 9, Topagunea.
Azaroak 10, Futbito Txapelketa.
Azaroak 11, Gazte zinema.
Azaroak 13-14, Mural diseinua.
Azaroak 16, Pultsera tailerra.
Azaroak 18, Futbolin Txapelketa.
Azaroak 21-22, Ispilu tailerra.
Azaroak 24, Argazki rallya: Udazkena (gaia).
Azaroak 25, Txuri-urdinera irteera.
Azaroak 27-28, Txapa tailerra.
Azaroak 30, Munduko puzzlea.


EREÑOTZU - Udazken kulturala
Azaroak 8, ‘Seme-alabak heztea, gurasoen eginkizunik garrantzitsuena’ hitzaldia, Malu Elosegirekin, kultur etxean.
Azaroak 9 arte, ‘Gure bailarako 8 mendi ibilaldi’ erakusketa.
Azaroak 9, ‘Bertsolari’ filma, kultur etxean 22:30etan.
Azaroak 24, ‘Garagardoa nola egin’ ikastaroa, Jose Mari Sardon eta Joxe Bernardo Aldasororekin. Ur Mia elkartean, 10:00etatik 14:00etara.
Azaroak 27, 28 eta 19, ‘Bizikletak nola konpondu eta bere mantenimendua’ ikastaroa Patxi Miner-ekin.
* Izen ematea, 5 euro. Azken eguna, azaroak 16.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!