8 partidu galdu eta 11 irabazi hernaniarrek, Gipuzkoako Txapelketako 7garren jardunaldian. Bataz beste, emaitza kaxkarra izanagatik, albiste onak utzi ditu jardunaldiak. Azken fasea jokatzeko aukera ederrarekin daude sei hernaniar, asteburuan irabazi eta gero: seniorretan, Esnal eta Aizpitartek 22-11 irabazi zioten Usurbili; kadeteetan, Pagola eta Urruzolak 22-17, Intxurreri; eta infantiletan, Berasartek 2-0 Oiarperi eta Lazkanok 2-1 Zumaiari.
Aukera gutxirekin geratu dena Ioritz San Sebastian, asteburuan galduta. Urkizu eta Etxegoienek galdu arren, badituzte aukerak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!