Salmentan eta merkataritzan beharrezkoak diren euskerazko hitzak eta esamoldeak ikasteko saioak antolatu ditu Banaiz Bagara elkarteak. Lana Euskaraz izena du proiektuak eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago; oraindik euskeraz ez dakitenei zuzendua, bai etorkinei eta baita bertakoei ere. «Euskera beste era batera ikasteko eta ikasitakoa lanaren bidez praktikan jartzeko aukera eskaintzen dugu», diote elkarteko kideek. Azaroaren 5ean hasiko da ikastaroa eta dohainik izango da.
Merkatu txikietan eta ferian, ordaindutako
praktikak
Ikastaroak bi hilabeteko iraupena izango du. Partaideek azaroa eta abendua bitartean, egunero, bi orduko euskera saioak jasoko dituzte Urnietan (Errekalde, 14). Azaroan eskolak izango dira eta abenduan ordaindutako lan praktikak eta eskolak. Herrietan merkantzia saltzeko, merkatu txikietan, ferian eta beste ekitaldi berezietan bi lan talde osatuko dira ikasleen artean, eta txandaka ibiliko dira. Laguntzaile edo irakasle euskaldun batek babestuko du ikasle taldea. Horrek lan antolamenduan lagunduko du eta komunikazioa ahalik eta gehien euskeraz egiten saiatuko da, saltzaileek praktikan ikasteko.
Izen ematea, zabalik
Parte hartzeko, 18 urtetik gorako langabetua izan behar da. Gehienez, 8 lagunek hartu dezakete parte eta bi plaza geratzen dira libre. Izena emateko edo informazio gehiagorako: lana.banaizbagara@gmail.com, www.ninaizgugara.org,
645 733 818 edo 943 331 455.
Proiektuari laguntza eman diote Katxiporreta, Berria eta Euskal Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babesa eman dio.