Udaleko Daiteke zerbitzuak hainbat tailer antolatu ditu azaroan zehar langabetuei edo lan bila dabiltzanei zuzenduta. Hiru tailer izango dira, hiru ostegunetan. Lehenengoa azaroaren 8an izango da, Proba psikoteknikoetan aritu izenekoa. Tailer honen helburua da, interesatuek trebetasuna lortzea proba psikotekniko desberdinetan eta ondorioz aukera gehiago izatea aukeratuak izateko. Tailerra 10:00etatik 12:00etara izango da Sandiusterri 1ean. Tailerra dohainik da, baina izena eman behar da aurretik: 943 57 54 24/688 875 346 edo jaionea@daiteke.com/daiteke@daiteke.com.
Talde-dinamika
lantzeko tailerra
Hautaketa prozesurako talde-dinamika izeneko tailerra izango da azaroaren 15ean. Bertan, talde-dinamika batean parte hartuko dute interesatuek, hautaketa prozesuari begira, trebetasuna lortzeko. Dinamika bera ebaluatu eta autoebaluatuko dute.
Internetez lana bilatzeko
tailerra
Azken tailerra azaroaren 22an izango da: Formakuntza eta enplegu bilaketa web bidez. Tailer honetan internetez baliatuko dira lana bilatzeko. Lanbideko web orrialdean ibiliko dira, besteak beste, eta oinarrizko azalpenak jasoko dituzte interesatuek. Horrez gain, lan eskaintzak bilatuko dituzte web orrietan: Infojobs, Infoempleo, Fomento San Sebastian... Ikastaroak ere bilatuko dituzte.
Beste bi tailer hauek ere dohainik izango dira eta kasu hauetan ere, aurretik eman behar da izena. Horrez gain, ordutegi bera izango dute eta leku berean emango dira.