Kalean da, kazetaritza hizkerari buruzko liburua.

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 31a, 01:00

«Zer da erritmoz idaztea? Ba, irakurlea ez lokar­tzeko moduan idaztea», halaxe azaldu zuen atzoko aurkezpenean Jexux Eizagirrek, Erritmoa, kazetariaren batuta liburuaren egileak. Kazetaritza hizkerari buruzko liburua da eta Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak argitaratu dute Kronika­ko 12 urteko esperientzian oinarrituta. Atzo herritarren aurrean aurkeztu zuten Biterin eta liburua bezala, ez ohiko aurkezpena izan zen, erritmoz josia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!