Kantuan hasi, dantzan bukatu

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 29a, 01:00

Bi egunetan ospatu dute Goiz Eguzkin 40. urteurrena. Larunbatean abesbatzek izan zuten protagonismoa, eta atzo, nola ez, ‘baileak’.

Martxa ederra daramakite Hernaniko Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideek, 40ga­rren urteurrenera iritsi diren honetan. 1972an sortu zuten egoitza, Hernaniko jubilatuak elkartzeko asmoarekin, eta gaur egun Hernaniko elkarte haundiena da. 1.300 bazkide inguru baditu, eta 2.000 lagun inguru ibiltzen omen dira urtean, egoitzan barrena.

Asteburu honetan festa eguna zuten. Larunbatean jokoekin hasi eta kantuan bukatu zuten. Ozenki eta Kantuz abesbatzak gonbidatu, eta Goiz Eguzkiko abesbatzak errematatu zuen ekitaldia. Atzo, bazkaria hasteko, eta hain maitea duten bailea bi egun eder hauek errematatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!