Negu itxura hartu du eguraldiak azken bi egunetan, eta hori erakutsi du gaur goizean Adarra mendiak ere, zurituta baitzegoen. Hoztu egin zuen atzo giroa, eta prezipitazio dezentekoak izan dira gauean, eta goizaldean. Goizeko lehenengo orduak hotzak izan dira Hernanin (minimoak 4º), eta Adarran elurrak eutsi dio eguerdira arte. Arratsalderako lurmendu, eta elur-kota 1.000-1.200 metrora igoko dela adierazi du Euskalmetek, eta gaur eta bihar ez da espero berriz jaisterik.
Gaur, hotza izango dugu protagonista, iluntzean batez ere. Eguerdi partean eta arratsaldeko lehenengo orduetan eguzkiak indar pixka bat hartuko du eta ostarteak zabalduko ditu.
Bihar goizean hoztu egingo du berriz ere, eta iluntzean ere hala espero da. Ez du euririk egingo eta ostarteak zabalduko ditu, beraz, eguerdi partean eta arratsaldeko lehenengo orduetan maximoak pixka bat igo litezke.