Iker Valle, Hernaniko Errapia taldeko kidearen pintura erakusketa ikusgai dago Hendaian. Hernaniarraren lanekin batera, beste 39 artisten eskultura, argazki eta pintura obrak ikusteko aukera dago gaur iluntzera arte Mendi Zola kulturgunean eta Antoine d’Abbadie aretoetan (Sokoburun). Erakusketa doanekoa da, eta beste hainbat ekintza ere izango dira. Besteak beste, jazza eta kantua, Sokoburuko kafean, Ray Layzelle saxofoi-jolearen eskutik. Sorkuntza artistikoa bultzatu eta garatzeko Arcad elkarteak antolatu du erakusketa hau, eta azaroan Baionan jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!