Hernaniko 27 odol emailek, merezitako omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 30a, 01:00

Hernaniko 27 odol emaileri omenaldia egin zien igandean Gipuzkoako Odol Emaileen Oria Beheko Ordezkaritzak. 25, 40 eta 50 aldiz odola emateagatik in­tsigniak eta diplomak jaso zituzten. Horrez gain, Juani Azpiroz Ohorezko Odol Emaile izendatu zuten 60 aldiz odola emateagatik. Denera, 150 odol emaile gi­puz­koar omendu zituzten. Hernaniarren kasuan bezala, guztiak ez ziren bertan izan, baina gehienak bai eta dominak, diplomak eta garaikurrak banatu ostean, giro ederrean bazkaldu zuten Izaskun jatetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!