Tarbesen (Frantzia) jokatuko da, gaurtik aurrera, 22 urte azpiko Munduko Pelota Txapelketa. Bertan parte hartuko du Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak. Arrietak, estatuko selekzioarekin jokatuko du, Jaka, Bolinaga eta Rezusta pelotari gipuzkoarrekin, Etxamendi nafarrarekin eta Victor errioxarrarekin batera. Sei pelotariak eskuz banaka eta binaka jokatuko dute.
Lehen partidua, gaur
Ioritz Arrietak eskuz binaka jokatuko du, eta selekzionatzaileak aukeratzen badu, klasifikazio ligako lehen partidua gaur jokatuko du, Argentinaren kontra.
Bigarren partidua berriz, bihar izango da, Kubaren aurka. Honetan sailkatzea lortuz gero, Arrieta finalerdietara pasako litzateke. Hau azaroaren 1ean jokatuko da. Azkenik, finala azaroaren 3an egingo da.
Txapelketa, interneten
Mundu mailako txapelketa interneten jarraitzeko aukera izango da, ondorengo web orrialdean: http://www.tarbes2012mondialpelote.fr/.
Munduko txapela jazten 2garren hernaniarra,
Patxi Bengoetxearen ondoren
Aurtengo Munduko Pelota Txapelketan Ioritz Arrieta hernaniarrak jokatuko du. Irabaziz gero, txapela hau jantziko lukeen bigarren hernaniarra izango litzake.
1958an Biarritzen jokatu zen Munduko Txapelketan Patxi Bengoetxea hernaniarrak eskuratu zuen txapela.
Beste hernaniar batzuk ere izan dira lehenago txapelketa honetan. Bere garaian Erdozia, eta geroago Goiatz Manzisidor, Irati Ugalde edota Unai Alvarezek ere hartu dute parte lehia honetan, baina, finalera iritsi baziren ere, ez zuten lehen postua eskuratzea lortu.
Gipuzkoako Txapelketako
partiduak, asteburuan
Ostiralean jokatu beharreko 3 partiduetatik 1 bertan behera geratu zen, infantilena hain zuzen. Atzo eta gaur, partidu gehiago jokatzen ari dira.