Gogorregia Getxo, Hernaniko neskentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 28a, 02:00

Gogotsu eta kemenez jokatu zuten atzo Landaren, Her­naniko neskek. Getxoko taldea ordea, gogorregia izan zen, eta markagailuak 0-44 erakusten zuela amaitu zen partidua.

Euskal Txapelketako 6ga­rren jardunaldia izan zen atzokoa, eta urte osoan jokatuko zuten partidurik zailenetakoa izatea espero zuten. Halaxe izan zen. Euria erruz bota zuen, eta zelaia lokaztuta zegoen. Baina hernaniarren arazo nagusia ez zen eguraldia izan. Getxoko taldea haundi geratu zitzaien.

Mutilek ere ezin,
bizkaitarren kontra

Ostegunean Arratiko Zekorrak taldea hartu zuen Hernaniko seniorren bigarren taldeak, etxean. Aurreko astean Bilbon lortutako garaipenaren ondoren, gogotsu hasi zuten partidua hernaniarrek, baina ez zen nahikoa izan.

Presioa egin zuten, eta behin baino gehiagotan izan zuten gertu entsegua. Baina bizkaitarrek aukera guztiak ondo aprobetxatu zituzten, eta bi entsegurekin garaipena eskuratu zuten, 0-10. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!