Hernaniko Kronikak 12 urteko esperientzia kontatu du liburu batean, euskeraz idazteko moduari buruz. Erritmoa, kazetariaren batuta izena du liburuak. Bailarako kontalari onak eredu hartuta, idazteko modu bat proposatzen dute Kronikak eta Dobera Euskara Elkarteak bertan. Jexux Eizagirrek idatzi du liburua, euskera komunikatiboan adituak, eta Kronikako kolaboratzaileak. Liburua gaur aurkeztuko dute 19:00etan, Biterin.
Aurkezpen ikusterraza eta mugitua
Aurkezpen ikusterraza eta mugitua prestatu dute. Bertan izango dira: bailarako kontalarien grabazioak, bideo irudiak, Kronikako argazki esanguratsuenak... Zuzeneko musika ere izango da Roberto Pacheco saxofoi-jole hernaniarraren eskutik. Bertara animatu nahi dituzte Dobera-Kronikako bazkide guztiak eta hernaniar guztiak. Liburua salgai izango da, 10 euroan.