Bakailaoa eta sagardoa barra-barra gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 28a, 02:00

Bakailao Astearen lehen edizio honekin gaur amaituko da. Batetik, bakailaoa pil-pil erara prestatzeko lehiaketa izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dira lanean izena eman duten 42 parte hartzaileak, eta 12:30etan bukatuko dute. Bertsolariak ere izango dira, giroa jartzen, 12:00etatik 13:00etara bitartean.
Bestalde, Urbieta kalean azoka izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, bakailao­are­kin erlaziona­tuta­ko pro­duk­­tuekin osatuta. Lizartza Se­lekzioa Makailoak Hernaniko den­dak jarriko du bakailaoa gaur­ko erakusketa eta lehia­ketarako, Noruega, Islan­dia eta Feroe uharteetatik eka­rria.  

Bakailoarekin egindako
pintxoak probatzeko aukera

Hernaniko Elizatxo, Santa Barbara, Lagun Artea, Xalapar­ta eta Etxeberri elkarteetan ba­kailao pintxoak ajoarriero erara probatzeko aukera izango da.
Laguntzeko sagardoa jarri­ko dute Hernaniko Akarregi, Altzueta, Itxas­buru, Iparra­girre, Larre-Gain, Olaizola, Otsua-Enea, Rufino eta Zelaia sagardotegiek.

Nabarralderen azoka,
Plaza Berrin

Urbieta kalean bakailao azoka izango da. Baina Plaza Berrin beste azoka bat jarriko da, kasu honetan, Hernani Errotzenen eskutik.
Bertan, Nabarraldeko pro­duk­tuak jarriko dira (bideoak, DVDak...), eta horrez gain, 11:30etan, Gartxot pelikula jarriko dute. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!