Ezkurra II eta Olazar izango dira aurrez aurre Endika eta Aizpuru IIIren aurka, finalean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 28a, 02:00

Lau pelotariak bikain aritu ziren, eta partidua erritmo haundiko izan zen.

Promozio Txapelketako finalerdia jokatu zuten atzo, Galarretan, Etxabe II eta Zu­bizarreta aizarnazabaldarrek eta Ezkurra II eta Olazar doneztebearrek. Azken hauek gailendu ziren, 33-40, eta datorren azaroaren 3an Endika eta Aiz­puru IIIren kontra jokatuko dute Promozio Txapelke­tako finala.

Partidu polita eta bizia
Lau pelotariak bikain aritu ziren atzo. Erritmo haundiko partidua jokatu zuten, tantoak maisuki egin zituzten, eta publikoak gogotik txalotu zituzten. 28na berdindu zuten arte partidua nahiko parekatua izan zen, baina hortik aurrera, Ezkurra IIren tantoek eta gorrien hanka sartze pare batek 33-40 jarri zuten markagailua, urdinen alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!