Bakailaoa pil pilean prestatzen 20 bikotetik gora ariko dira bihar, bakailaoaren festan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 27a, 02:00

21 bikote zeuden izena emanda atzo goizean, Atsegindegin egingo den festarako. 11:00etan hasiko da lehiaketa, eta pintxoak eta sagardoa ere izango dira bertan. Goiz guztian azoka izango da Urbietan.

bakailao Astea buka­tze­ko, bihar da festa haundia Her­na­nin, eta horien artean Pil-Pil Lehiaketa izango da, egu­nari saltsa jarriko dio­ne­tako bat. Gutxienez 21 bikote apuntatu dira lehiaketara, eta goizeko 11:00etan hasiko dira kazuelak sutan, beraien me­nua pres­ta­tzen; bukatu 12:30­­etan egingo da. Ba­kail­ao hori pintxotan ba­natuko dute, eta hari lagun­tzeko, nola ez, han izango dira Her­naniko 9 sa­gardotegi ere. Ber­tso Esko­la­ko kideek alai­tu­ko dute giroa, 12:00etatik 13:00era. Horrez gain, egunean ze­har Urbieta kalean azoka izan­go da bakailaoa eta hare­kin lotura duten produk­tuekin. 10:00etatik 14:00­eta­ra. Hernani Errotzen tal­deak, gainera, postua jarriko du Plaza Berrin, eta Gartxot pelikula botako dute, 11:30etatik aurrera. .

Sagardogileak eta elkarteak ere laguntzaile
Hernaniko lau soziedade la­nean ariko dira goizean goizetik, Bakailao Festa ondo atera dedin. Jendearentzako bakailao pintxoak prestatuko dituzte, ajoarriero estiloan: Elizatxo, Santa Barbara, Lagun Artea eta Xalaparta elkarteak ariko dira horretan. Gainera, Hernaniko 9 sa­gardotegietako sagardoak pro­batu ahal izango dira ber­tan: Akarregi, Altzueta, Itxas­buru, Iparragirre, Larre-Gain, Olaizola, Otsua-Enea, Rufino eta Zelaia. Lizartza Selekzioa Makailoak Hernaniko dendak jarriko du bakailaoa gaurko erakusketa eta lehiaketarako, Noruega, Islan­dia eta Feroe uharteetatik eka­rria.

Nabarraldeko produktuak eta ‘Gartxot’ pelikula, Plaza Berrin

bakailao festarekin batera, baina Plaza Berrin, Nabarral­deko produktuak erosteko au­ke­ra izango da bihar goizean, 11:30etatik aurrera, eta Gar­txot pelikula ikusteko aukera ere bai. Hernani Errotzen tal­deak jarriko du Plaza Berri­ko postua, eta lehendabizi peli­ku­la botako dute, 11:30etan. Nabarraldeko bideoak, DVDak eta abar izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!