Elurrak Adarra zuritu zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 29a, 01:00

Negu itxura hartu du eguraldiak azken bi egunetan, eta hori erakutsi zuen atzo goizean Adarra mendiak ere, zurituta baitzegoen. Hoztu egin zuen atzo giroa, eta prezipitazio dezentekoak izan ziren gauean, eta goizaldean. Goizeko lehenengo orduak hotzak izan ziren Hernanin (minimoak 4º), eta Adarran elurrak eutsi egin zion eguerdira arte. Arratsalderako lurmendu edo urtu, eta elur-kota 1.000-1.200 metrora igo zen.

Gaur goizean hoztu egingo du berriz ere, eta iluntzean ere hala espero da. Ez du euririk egingo eta ostarteak zabalduko ditu, beraz, eguerdi partean eta arratsaldeko lehenengo orduetan maximoak pixka bat igo litezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!