Bigarren eskuko gauzak erosteko aukera haundia izango da gaur ere Atsegindegi plazan (eguraldi onarekin Urbietan). Berezia izango da gaurko azoka, arduradun berriek gestionatzen baitute, Berrer@2 Zentro edo dendako kideek hain zuzen ere. Hileroko azken larunbatean herritarrek beren produktuak jartzen dituzte salgai, askoz merkeago, eta denetik aurkitu ahal izaten da: arropa, kubiertoak, liburuak, poltsak....