Cricket jokoa, kultura ezberdinak ezagutu, eta euskera indartzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 27a, 02:00

Banaiz Bagara elkarteak antolatu du jardunaldia, azaroaren 10ean, Gabriel Zelaian.

Cricketean ariko dira da­torren azaroaren 10ean, Her­naniko Gabriel Zelaia zentroan, kultura ezberdinak elkartu, elkar ezagutu, eta euskera bultzatzeko. Hernaniko Banaiz Bagara elkarteak antolatu du Cricket jardunaldia, etorkine­kin lanean ari den elkarteak. Goizeko 10:30etan hasiko dira jokoan, eta hamaiketako-luntxa ere izango dute, galdutako indarrak buel­tatzeko.

«Hernaniarrek cricketa ezagutu eta etorkinak euskeraren munduan sartu»
Etorkin eta hernaniar elka­rrekin aritzeko modu bat da cricket jardunaldia, Banaiz Bagara elkarteak dioenez. «Egitasmo honekin bilatzen dugu hernaniarrek cricket kirola ezagutu eta etorkinak euskeraren munduan sartzea. Horregatik herritar guztiei luzatzen diegu deia, egun honetan parte hartzeko, beste herri eta kulturetako jendea ezagutzeko. Beraz, kirol berri bat ezagutu, ariketa fisikoa egin eta lagun berriak ezagutu nahi dituen guztiari bidaltzen diogu gure gonbidapena, azaroaren 10ean Gabriel Zelaiara azal­tzeko, 10:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!