Ioritz Arrieta Estatuko selekzioarekin, mundu mailako sub22 txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 27a, 02:00

Datorren astean Tarbesen (Frantzia) jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko deitu dute Ioritz Arrieta pelotari hernaniar gaztea.

Tarbesen (Frantzia) jokatuko da, bihartik aurrera, 22 urte azpiko Mun­du­ko Pelota Txapelketa. Ber­tan parte hartuko du Ioritz Arrie­­ta pelotari hernaniarrak. Arrietak, esta­tuko selekzioarekin jokatuko du, Jaka, Boli­naga eta Rezusta pelotari gi­puz­koarrekin, Etxamendi na­fa­rra­rekin eta Victor errioxarrarekin batera. Sei pelotariak eskuz banaka eta binaka jokatuko dute.

Lehen partidua, bihar
Ioritz Arrietak eskuz binaka jokatuko du, eta selekziona­tzaileak aukeratzen badu, klasifikazio ligako lehen partidua bihar jokatuko du, Argentina­ren kontra. Bigarren partidua berriz, astelehenean izango da, Ku­baren aurka. Honetan sailka­tzea lortuz gero, Arrieta finalerdietara pasako litzateke. Hau azaroaren 1ean jokatuko da. Azkenik, finala azaroaren 3an egingo da.

Txapelketa, interneten
Mundu mailako txapelketa interneten jarraitzeko aukera izango da, ondorengo web orrialdean: http://www.tarbes2012mondialpelote.fr/.

Munduko txapela jazten, 2garren hernaniarra
Aurtengo Munduko Pelota Txapelketan Ioritz Arrieta hernaniarrak jokatuko du. Irabaziz gero, txapela hau jantziko lukeen bigarren hernaniarra izango litzake. 1958an Biarritzen jokatu zen Munduko Txapelketan Patxi Bengoetxea hernaniarrak eskuratu zuen txapela. Beste hernaniar batzuk ere izan dira lehenago txapelketa honetan. Goiatz Manzisidor, Irati Ugalde edota Unai Alvarezek ere hartu dute parte lehia honetan, baina, finalera iritsi baziren ere, ez zuten lehen postua eskura­tzea lortu. Txapeldunorde izan ziren.

Gipuzkoako Txapelketako partiduak, asteburuan
Atzo jokatu beharreko 3 partiduetatik 1 bertan behera geratu zen, infantilena hain zuzen. Gaur eta bihar, partidu gehiago izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!