Araitz Zubimendik ama-alaben kartzelako bizipenak izango ditu mintzagai gaurko ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 27a, 02:00

Ekitaldiaren ordua arratsaldeko 17:00etara aurreratu dute. Euria eginez gero, Ave Marian beharrean Atsgindegin egingo da. Ama presoen eskubideen aldeko ekitaldia izango da.

Ave Maria parkean egitekoa zen ama presoen eskubideen aldeko ekitaldia Atsegindegin egingo da, eguraldi txarra bada. Ordua ere aurreratu du­te, gaur arratsaldeko 17:00e­ta­ra. Bertan, Araitz Zubimendi hernania­rra­ren eta bere alabaren kar­tzelako bizipenak izango dira ardatz. Zubimendi lehengo la­run­batean itzuli zen Hernanira, 6 urteko kartzela zigorra beteta. Segiko kide izatea egotzita ezarri zioten zigor hori. Kartzelan Hize alabarekin bizi izandu da. «Kartzelan ama izatea abentura haundia» izan dela aipatu zuen Zubi­mendik lehengo larunbatean, Hernanira iritsi zenean. «Ha­rrigarria da kartzelan main­dire batek zer nolako jokua eman dezakeen, edota ur putzu txiki bat ozeano nola bihurtzen den. Orain, Hizek egunero joan nahi du hon­dartzara».


Ama presoen eskubideak
Gaurko ekitaldian, Araitz Zu­bimendi eta bere alaba Hize izango dira protagonista. Kartzelan ama izateak nola eragiten duen, bizimodua bertan no­lakoa den, eta bien arteko harremanetan nola eragiten duen azalduko du gaurkoan Zubimendik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!