‘Barrura begiratzeko lehioak’ dokumentala zine aretoetan, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 27a, 02:00

Zinez ekoiztetxeak bidalitako prentsa-oharraren arabera, gaur estreinatuko da Barrura begiratzeko lehioak dokumentala, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo berrian). Ondoren, abendura bitartean Euskal Herriko 7 lurraldeetako 30 herritan izango da ikusgai. Orain­goz, ez da Hernanin proiektatzeko eskaerarik egin. Barrura begira­tzeko lehioak dokumentala «film maldito izateari utzi eta film huts bilakatzea» espero dute proiektuan parte hartu duten 5 zuzendariek (horien artean, Enara Goikoetxea hernaniarrak). Jendeak dokumentala ikustean, «pairatutako pertsekuzioaren zen­tzu­gabetasuna agerian geratuko dela» uste dute. Dokumentalean «gizartearen agenda sozialean leku garrantzitsua okupatzen duen gai bati (preso politikoak) ikuspegi humanoa» eman diotela aldarrikatzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!