denboraldia hasi berria du Horbel Tabernak. Lehengo urtean Euskal Ligara igotzea lortu zuten, baina, Gipuzkoakoan jarraitzen dute aurten. Lehen 2 partiduak galdu egin dituzte, eta azkenekoa irabazi. Julen Girarldo entrenatzaileak argi du: «denborladia lehiakorra eta zaila izango den arren, dena emango dugu».
Denboraldi berria hasi duzue, baina, Euskal Ligan beharrean, Gipuzkoakoan. Zer gertatu da?
Bi arrazoi nagusi direla eta, ez gara igo Euskal Ligara. Batetik, alderdi ekonomikoa dela medio. Izan ere, izen-emaetak, fiantzak, delegatuek, partiduak han eta hemen jokatu beharrak... asko balio du.
Bestalde, eta hau da arrazoi nagusia, taldea ez zegoen prest desplazamendu horiek guztiak egiteko, jakinik kategoria honetako talde gehienak bizkaitarrak eta arabarrak direla.
Ez al dago aukerarik egoerari buelta emateko? Laguntzailerik lortu al duzue? Patrozinatzailea lehengo urteko bera da, Horbel Taberna, alegia. Eta Keler berriz, kolaboratzailea da.
Zaleek nola hartu dute Gipuzkoako Ligan jarraitu izana? Babestu zaituztete? Jarraitzaile gehienak jokalarien familiak edota koadrilak dira, eta denek ulertzen dute hau afizioa dela guretzat, eta ez profesioa. Era berean, badakite partidu bat jokatzen dugun bakoitzean dena ematen dugula, kategoria edozein dela ere.
Nola eragin dizue egoera honek? Animikoki eraginik izan al du?
Egoerak ez du gugan eraginik izan. Igotzeko aukera sortu zen unetik bertatik argi genuen denok. Ez zen pentsatuta genuen zerbait izan, ez zela gertatuko uste baikenuen, baina aukera sortu zenean ere, argi izan genuen.
Denboraldi hasiera gogorra izan duzue, bai aurre-denboraldian eta baita lehen bi partiduetan ere. Azken partidua berriz, kostata baina irabazi duzue, Aretxabaletaren kontra. Hasi zarete egoerari buelta ematen?
Aurre-denboraldia eta lehen bi partiduak gogorrak izan dira. Jokalari beterano batzuk lesionatuta genituen, eta kategoria honetan handicap bat da hori, jokalari berriei ahalegin bera egin dezatela eskatzen baitiezu, eta hori ezinezkoa da.
Esperientzia oso garrantzitsua da areto futbolean, kirol hau ez baita horren fisikoa.
Lehengo asteburuan, Aretxabaletaren kontrako partiduan, jendea errekuperatu genuen, fisikoki hobetzen ari gara, eta hori nabaritu egiten da.
Denboraldia hasi berritan izan dituzue lehen lesionatuak. Errekuperatu al dira? Lesionatu askorekin hasi ginen bai. Bigarren partiduan adibidez, ekipoa osatzeko jokalari gisa jokatu behar izan zuen atezainetako batek. Baina pixkanaka, jendea errekuperatzen ari gara, eta beste batzuk lesionatzen dira...
Aldaketarik izan al da taldean?
Batetik, atezain batek eta jokalari batek taldea utzi dute. Baina jokalari berri bat ere badugu, Markel Erdozia, Hernaniko futbol taldetik datorrena. Blokea, gutxi gora-behera, lehengo urteko bera da.
Bestalde, jokalari beterano batek arazo bat izan zuen bizkarrean, lehengo urtean, eta oraindik bajan dago horregatik. Baina, errekuperatu eta behingoan itzuli dadin zain gaude.
Zein helburu duzue aurtengo denboraldiari begira? Estrategia berezirik jarraituko duzue?
Helburua argia da. Partiduz partidu jokatzea, alegia. Horrek markatuko du non egongo garen denboraldiaren amaieran.
Denboraldian nola moldatuko zaretela uste duzu? Gipzukoako Ligan jarraitzen duzuenez, errazagoa egingo zaizue?
Egia esan, urtero uztaila iristen denan, ez dugu jakiten zer gertatuko den, ekipoa osatuko den ala ez. Azkenean osatzen da, baina, aurten kosta egin zaigu hastea, eta hori nabaritu egin dugu aurre-denboraldian eta Liga hasieran.
Liga aurten lehiakorragoa da, ez talde hobeak daudelako, baizik eta, lehengo urteko taldeak ez daudelako. Eta talde horietako batzuen aurka irabazteko aukerak genituela bagenekien.
Gutxi gora-behera, Euskal Ligatik Gipuzkoakora jaitsi diren taldeekin, eta alderantziz, igo direnekin, kategoria orekatu egin da. Talde guztiek dute irabazteko aukera, eta horrek zailagoa eta lehiakorragoa bihurtzen du.
Badirudi hasi zaretela puntua hartzen. Azken partidua irabazi egin duzue. Zer espero duzue, larunbateko partiduan, Gamon-en aurka?
Larunbatekoa partidu zaila izango da. Talde gogorra da Gamon, beteranoa, eta aldaketak izan ditu. Horri gehitu behar zaio asteburu honetan zubia dagoela, eta horrek gure taldean eragina izaten du. Ez dakit beste taldeetan zer gertatzen den, baina Horbel Tabernak nabaritu egiten du.