Juani Azpiroz eta beste 26 hernaniarri omenaldia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 26a, 02:00

Gipuzkoako odol emaileek 27 hernaniar omenduko dituzte datorren igandean,  12:30etatik aurrera Izasku­nen, 25, 40, 50... edo 60 aldiz odo­la emateagatik. Juani Azpi­roz Arrillaga da 60 aldiz odo­la eman duena, eta Odol Emaile Bikain izendatu dute.  

Odol emaileei saria ematen diete kopuru horietara iristen diren guztietan, eta urtero hernaniar mordoxka omentzen dituzte. Aurten, 13 dira 25 aldiz emateagatik omenduko dituztenak; 4 dira 40 aldiz emateagatik omenduak; eta 12 dira, 50 aldiz emateagatik omenduak.

590 odol emaile Hernanin
Aurten ere odol asko eman dute hernaniarrek. Guztira 590 odolemaile daude Her­na­nin, mediarik altuenetakoa, Gipuzkoan. Horietatik batzuk urtean behin ematen dute odola; gehienek bi aldiz ematen dute; baina askok ematen dute gehiagotan ere.

Aurten 633 estrakzio egin dira Hernaniko anbulatorioan; gustora egoteko mo­duko datua, taldeko arduradunek diotenez. Baina bada datu bat gustorago egoteko modukoa, 23 odol emaile berri egin direla Hernanin.

Hernanin egiten diren estrakzioak hilero
2012ko datuak

Urtarrila:   40
Otsaila:     61
Martxoa:  75 (3 berri)
Apirila:      65
Maiatza:   53 (3 berri)
Ekaina:    63 (3 berri)
Uztaila:    70 (2 berri)
Abuztua:  66 (5 berri)
Iraila:        81 (4 berri)
Urria:       59 (3 berri)

25 aldiz odola emanak
  • Bonifacio Agirresarobe
  • Alfredo Alba
  • Marian Beitialarrangoitia
  • Jose Maria Bergaretxe
  • Iñigo Braceras
  • Siro Casas
  • Eulalia Lizaso
  • Teodoro Merino
  • Fernando Narbarte
  • Iker Olalla
  • Jose Ramon Oruezabala
  • Alazne Rekondo
  • Anabel Rodriguez
40 aldiz odola emanak
  • Magdalena Agustin
  • Milagrosa Azkue
  • Carmen Bueno
  • Milagros Gonzalez
50 aldiz odola emanak
  • Patxi Artola
  • Juan Carlos Becerril
  • Joseba Gorrotxategi
  • Enrique Larrarte
  • Xabier Larrea
  • Javier Noriega
  • Zipri Otxandorena
  • Xabier Santa Kruz
  • Jose Antonio Sanz
  • Laurentino Vicente
  • Enrique Zubeldia
  • Jose Mari Gonzalez
Ohorezko Odol emailea
  • Juani Azpiroz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!