Partidu gogorra, hasieratik, eta hernaniarrak nagusi, oilarren arteko borrokan.
3-1 irabazi zuen Hernanik, Berexi, Elberdin eta Mingoren golekin, eta gero eta liderrago dira, zazpi partidutik zazpi irabazita, eta Oiartzun 9 puntura utzita.
Partidua nahastuta hasi zen, zelai-erdian inor nagusitzen ez zela, eta oiartzuarrak erritmoa jartzen. 26garren minutuan, ordea, Hernanik sartu zuen gola, eta hala joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Hernanik dominatu zuen, fisikoki oso sendo dagoela erakutsita. Azkenean, 3-1 eta taldea bolada ezin-hobean.