Pil-Pil Lehiaketan apuntatzeko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 26a, 02:00

Elkarte baten izenean, binaka, taldeka... Igandeko Pil-Pil Lehiaketara apuntatu nahi duenak, gaur du azken aukera bi telefono hauetara deituta: 943 337 028 edo 943 337 010. Bakailaoa eta beste gaiak antolatzaileek jarriko dituzte, eta parte hartzaileek jarri behar dituzte kazuela eta sua. Lehenengo hirurei saria emango zaie, eta bakailao guztia gero pintxotan banatuko da, Bakailao Festa haundian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!