«Betidanik izan da nire ametsa Euskadiko Txapelketa irabaztea, eta lortu dut»

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 26a, 02:00

Irati Sarasua Arabaolaza

Nola sentitzen da bat, Euskadiko txapeldun izanda?
Oso pozik nago. Betidanik nire ametsa izan da txapelketa hau irabaztea; orain arte hori lortzeko lanean aritu naiz, eta azkenean lortu dut.

Nolako izan zen txapelketa?
Finalaurrekoan ikusi nuen garaile izateko aukera ba­nuela, beste parte-hartzaileak baino hobeto egin nuelako goizeko proba hori.
Beraz, arratsaldean gogo­tsu joan nintzen, esperantzarekin. Pareta ikuskatzera ateratzen gara beti igoera egin aurretik, eta iruditu zitzaidan goraino igotzeko aukera haundiak nituela. Horrela izan zen, eta garaipena lortu nuen.

Hilabete hasieran Mikel Zia­rrusta eskalatzaile gaztea
hil zen. Omenaldia egin zenioten txapelketan, ezta?

Txapelketa hasi aurretik mi­nu­tu bateko isilunea egin ge­nuen. Irati Anda eskala­tzai­leak bertso bat kantatu zuen, eta Toledoko Luis Alfonso Felixek testu bat irakurri. Bere omenaldia zenez, Feli­xek txapelketan parte hartu zuen Toledokoa izan arren, era sinbolikoan. Eta biok lortu genuen finaleko pareta igotzea. Horren ondorioz, sinbolikoa zen superfinal bat egin genuen, biok. Polita izan zen.

Zein da parte hartuko duzun hurrengo txapelketa?
Euskal Herriko boulder txapelketa. Aste honetan gakoa zen, sokarekin ahalik eta gorenen igotzea. Boulde­rrean, aldiz, bidea sokarik gabe egingo dut. Altuera txikiagoa izaten da kasu hauetan eta azpian koltxoneta bat egoten da min hartu ez dezagun. Hernaniko Hatzi Klim­bers rokodromoa era honetakoa da esaterako.

Nola ikusten duzu Hernaniko harrobia?

Oso harrobi ona dugu he­rrian. Txa­pelketan Hernani­ko bi gaz­tek parte hartu zu­ten; Be­ñat Murua eta Aitor Lopez, eta oso emaitza onak lortu zituzten. Muruak 3ga­rren egin zuen 18 urtez azpikoetan; eta Lo­pe­zek 5garren, 20 urtez azpikoetan.  Horrez gain, nik Fortuna taldean beste hainbat hernaniar entrenatzen ditut eta etorkizun haundia daukate.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!