Araitz Zubimendi euskal preso politikoari harrera egingo diote bihar, arratsaldeko 18:00etan, Ave Maria Parkean. Araitz Zubimendi hernaniarrak pasa ditu kartzelan, Segi taldeko kide izatea egotzita.
Mansillako espetxetik
larunbatean atera zen
Larunbatean bete zituen sei urte kartzelan Araitz Zubimendi hernaniarrak, bolada bat kalean pasa zuen arren, epaiketa eta gero berriz sartu baitzuten kartzelara, 6 urteak bete zitzan.
Zubimendi larunbatean atera zen Mansillako espetxetik, eta Hernanin bihar egingo diote harrera, ama presoen eskubideen aldeko ekitaldiaren barruan.