Guztira, 3.000 pertsonatik gora aritu ziren korrika igandean, Donostiako Klasikaren XVI. edizioan. Horietatik 88, hernaniarrak izan ziren.
Roman eta Guerrero, hernaniar azkarrenak
Korrikalari hernaniarrak tartean izan ziren iganedan, Donostiako Klasikan. Horietan, mutiletan azkarrena Sergio Roman izan zen, eta nesketan berriz, Maitane Guerrero. Lasterketako irabazlea, Alberto Revuelta elgoibartarra izan zen, 47’ eta 46’’ denborarekin. Nesken artean, Boulaid, Kantabrian bizi den marrokiarrak egin zuen denbora onena, 54’ eta 52’’.
Euripean gustora
Lasterketako 15 km-ko ibilbide osoa euripean egin zuten, baina tenperatura ezinhobea zela aipatu zuten denek.